Norma Vera Kolonbiako giza eskubideen defendatzaileak Karibeko nesken kontrako kriminalitatea aztertu du, eta emakumeen eskubideen aldeko justizia aldarrikatu du.
Alkarbide Bilguneak kaleratu du, eta Gernika-Lumon eta Lekeition eskuratu daitezke. 10 hizkuntzatan prestatu dituzte hiztegiak.
Barikuan Bizkaiko binakako kluben arteko XXXII. zesta-punta txapelketako finalak lehiatuko dituzte Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Lau kategoriatako finalak egongo dira, eta finalista guztiak Markina-Xemein edota Berriatuko taldeetakoak izango dira.
Lointek Gernika Bizkaiak 66-54 irabazi dio Movistar Estudiantesi, Malosten, EuroCup Women txapelketako hirugarren jardunaldiko partiduan. Anna MontaƱanaren neskek partiduari buelta ematen eta maila handia erakusten jakin zuten, neurriko aurkariaren kontra.
Zapatuan, Gernika SDk Errege Kopako kanporaketa jokatuko du, 18:00etan hasita, Urbietan. Bigarren mailako taldea izango du aurrez aurre: Leganes. Partidu bakarreko kanporaketa izango da.
Hiru eguneko egitaraua antolatu du Foruko Udalak. San Martin Azoka eta odoloste txapelketa egingo dira Bermeon
Zain Dezagun Urdaibai Elkartekoek salatu dute "beharrezko izapideak jarraitu barik" hartu direla erabakiak, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "proiektuari ezetza emateko".
Sarean ondo moldatzen ez diren herritarrei laguntzeko mahaiak jarriko ditu Busturiko Udalak, bihar eta domekan. ahobizi eta belarriprest txapak hartzeko aukera ere egongo da.
Azaroaren 23an egingo dute irteera, hala ere, joan gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, eta azaroaren 17a da horretarako azken eguna.
Gernika-Lumoko jaiak iragartzeko erabili izan diren kartelak ikus daitezke Miarritzeko 'Kartelak' erakusketan.
Industrialdearen lehiakortaasuna eta jasangarritasuna bultzatu gura dituzte proiektuarekin. Enpresen arteko lankidetza dinamikak ezartzeko jardunaldi bat antolatu du martitzenerako, Elai Alai aretoan.
Datorren martitzenerako antolatu du aurkezpena Sortuk; 19:00etan izango da Gizarte eta Kultura Etxean.