Aurten 30 urte betetzen ditu sariketak, eta horretan 55 bertsolari inguruk parte hartuko dute. Astelehenean [azaroak 7] hasiko da txapelketa. Aurten ez da saiorik jokatuko eskualdean.
"Ilusioz beteta" dagoela adierazi du, "erronka erraldoiari heltzeko prest". Ziurtatu du bere helburua dela alkatetza talde jeltzalearentzat berreskuratzea.
Online egingo duten Nazioarteko Lehenengo Mintegian oroimenerako eta turismorako lekuak aztertuko dituzte. Aurretiaz izena eman beharko da, eta astelehena da izena emateko azken eguna.
Bermeoko Udalak 4.000 bonu ipini ditu eskuragarri. Herritarrek gaur hasi eta azaroaren 19ra bitartean erabili ahalko dituzte; merkataritza edo ostalaritza establezimenduetara hurbildu eta Nortasun Agiria erakutsi besterik ez dute egin beharko.
‘Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen’ erakusketa jarri dute Ekoetxea Urdaibain. Kooperazio linguistikoaren garrantzia azaleraztea eta herritarrak herri indigenetara hurbiltzea ditu helburu.
Erakusketa bisitatzen dutenek zozketa batean parte hartzeko aukera edukiko dute. Domekara arte bisitatu daiteke, 19:00etatik 21:00etara.
Asteburu honetan talo tailerrean batuko dira, eta Txaber Larreategiren eta Josu Martinezen 'Debekatuta dago oroitzea' dokumentala eskainiko dute.
Gaur hasi eta domekara bitartean aukera desberdinak egongo dira txapak jasotzeko. Jakinarazi dute, egun arte 500 bermeotarrek izena eman dutela Euskaraldian parte hartzeko.
Etxeko langileei eta enplegatzaileei zuzendutako saioa da martitzenekoa. 18:00etan, Astran jarri dute hitzordua.
Goretti Aranaz eta Estanis Escribano gernika-lumotarrak Pragan bizi diren bi ekintzaile dira. Ogibide, lagun sare eta bizimolde berriak topatu dituzte bertan.