Memoriaren Ibilbidean batuko dira Ibarrurin, arimen mozorro festa ospatuko dute Ereñon, fantasiazko eskulan tailerretan parte hartuko dute Elantxoben, Ibarrangelun eta Mundakan, eta musika eta txokolate janaz gozatzeko aukera izango dute Ean.

Arimen Gauean elkartuko dira Busturialdeko bizilagunak asteburuan. Euskal Herrian ondo errotutako ohitura da, nahiz eta azken urteetan galdu egin den tradizioa izan. Hala ere, euskal ohiturak berreskuratzearen alde egin dute azken urteetan eskualdeko zenbait herritan.
Nagusiek diotenez, 1950eko hamarkadara arte, gutxienez herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen. Eta, aurten ere, antzinakoa gogoratuko dute Ean, Elantxoben, Ereñon, Ibarrangelun, Mundakan eta Muxikan. Hala, arimek eta hildakoek hartuko dituzte eskualdeko kaleak, izaera eta maindirez mozorrotuko dira-eta herritarrak.
Hirugarrenez ospatuko dute Arimen Gaua Ibarruriko Elizalden. Oxigastra Curtisii elkarteko emakumeen eskutik, Memoriaren Ibilbidean elkartuko dira herritarrak. Galdutakoa berreskuratuko dute, izan zirenak ez ahazteko, izan ere, hil zirenekin elkartzeko “modu berria eta bizia” dute muxikarrek. Azken urteetan Muxika, Ibarruri eta Gorozikan hilda egon den tradizioa da, baia antzina “bizi-bizi” egon zena. 2019an, ohitura berrasmatzearen alde egin zuten, eta oroitzapena kontatzeko bidean elkartu ziren.
Elantxoben, Ibarrangelun eta Mundakan eskulanak egingo dituzte. Fantasiazko makillaje tailerrean parte hartuko dute Elantxoben, eta photocallean argazkiak aterako dituzte Elizabarrin; eguraldi txarra eginez gero, Tinglauan batuko dira. Mundakan ere eskulanak egingo dituzte Gaztelekuan, zapatuan, eta mozorro lehiaketan batuko dira, domekan. Ibarrangelun, berriz, umeentzako eskulanak egin eta gero, Pesadillas pelikula ikusgai egongo da kultur etxean.
Merendola, txokolate jana eta muxika egongo dira Eako Eskolondon zapatuan, eta mozorro festak hartuko du Ereñoko frontoia. Ereñora mozorrotuta doazen umeek musika eta pizza izango dute aukeran.
EA
Zapatua (urriak 29)
18:30. Merendola, txokolatada eta musika, Eskolondon.
ELANTXOBE
Astelehena (urriak 31)
18:30. Fantasiazko makillaje tailerra, photocalla, Elizabarrin (eguraldi txarra izanez gero, portuko Tinglauan).
Ondoren. Afari-merienda.
EREÑO
Astelehena (urriak 31)
19:00. Arimen gaua ospatzeko mozorro festa, frontoian. Mozorraturik doazen umeek musika eta pizza izango dute.
IBARRANGELU
Astelehena (urriak 31)
18:30-20:45. Umeentzako eskulanak eta Pesadillas pelikula, Kultur Etxean.
MUNDAKA
Zapatua (urriak 29)
18:00. Halloweenagaz lotutako esku lanak, Gaztelekuan.
Domeka (urriak 30)
18:00. Gau Beltza: mozorro lehiaketa, Gaztelekuan.
IBARRURI (MUXIKA)
Zapatua (urriak 29)
20:00. Oxygastra Curtissiko emakumeen eskutik, Memoriaren Ibilbidea.
Ondoren. Dj Gorriontxu eta Laztana.