Jai Alai Winter Series txapelketa aurkeztu dute gaur, Mundakan. Zortzi bikote, hamasei jardunaldi eta lau hilabeteko iraupena edukiko ditu aurtengo edizioak. Urriko Azken Astelehenean abiatuko dute lehiaketa. Aritz Erkiaga eta Jon Zabala iazko garaileez gain, Unai Lekerika, Xabier Barandika eta Diego Beaskoetxea gernika-lumotarrek jokatuko dute.
'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakeragatik saritu dute Jimenez. Bilboko Bidebarrieta liburutegian aurkeztu dituzte gaur sarituak, sari banaketa ekitaldi ofiziala, baina, azaroaren 24an izango da Donostiako Tabakaleran.
Liburutegien Eguna da urriaren 24a, eta egunerako ekintza desberdinak antolatu dituzte: kalejira eta liburu zein ipuinen zozketa.
Xabier Aransolo txirrindulari gernika-lumotarrak afizionatu mailako lehenengo urtea amaitu berri du Grupo Eulen-Jira Bira taldeagaz. Bi zatitan banatu behar izan du aurtengo denboraldia, lepauztaiko lesio bat tarteko.
Euskarak bideojokoetan daukan presentzia areagotzea, ezagutaraztea eta biltzea du helburu Game Erauntsia egitasmoak, eta hori bilatzeko Gamer gela saioa egingo du, gaur, kultur etxean
Herritarrekin batera adostu gura dute Euskaraldia girotzeko antolatuko dituzten jarduerak.
Interesa daukaten berbalagunek izena eman beharko dute aldez aurretik; azaroaren 7a izango da horretarako azken eguna.