77 odol emaileren "eskuzabaltasuna" aitortuko dute Odolkideek, bihar
Odolkideak elkarteak 20 edo 25 odol ematetik gora egin dituzten 77 odol emaile omenduko ditu Elai Alai aretoan.
Gernika-Lumoko Odolkideak odol emaileen elkarteak 20 edo 25 odol ematetik gora egin dituzten 77 odol emaile omenduko ditu bihar, 19:00etan, Elai-Alai aretoan.
Jakinarazi dutenez, ekitaldian, Gernika-Lumoko Foruen plazan zein Maierren odola ematen duten emaileen elkartasuna aitortuko dute, “urteetan zehar isilean eta eskuzabaltasunez egindako beharra jendaurrean eskertzeko”.
Omendutakoek talde argazkia aterako dute bertaratzen diren udal ordezkariekin zein Osakidetza eta Odolkide elkarteko arduradunekin. Talde argazkiaren ostean, ekitaldia egingo dute, eta bertan egongo da Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren zuzendari medikoa den Miguel Angel Vesga Carasa. Omendutakoei diploma bana emango diete bertan.
Odolkideek azaldu dute omenaldi hau egiten den hamargarren aldia izango dela biharkoa, eta, jakinarazi dute 1998an egin zela lehenengoz.