KAEeko diziplina auzitegiak ontzat eman du Busturialdeak Donostiarraren kontra salatutako bidegabeko alineazioa, eta Donostiarrari play-offetako puntuak kendu zaizkio. Beraz, Busturialdea bigarrena litzateke sailkapen horretan; hori dela eta, KAE1en lehiatzen jarraituko du datorren denboraldian.
Gernika-Lumoko 29. Rallya egingo dute asteburuan. Inguruko pilotu eta kopiloturik onenak birritan egingo dituzten lau tarte kronometratutan lehiatuko dira. Euskadiko Rally Txapelketako azken proba puntuagarria izango da, eta behin-behineko sailkapena zabal-zabalik dago oraindik.
Bermeoko Udalak martxan jarri du 'Zeurie be bada' garbiketa kanpainaren bigarren fasea. Kanpainagaz lotutako bideo bat ere aurkeztu dute, "kontzientziazioa lantzeko".
Euskal Jaiak Kanpantxuko baserriak giroz eta jendez beteko ditu zapatuan, eta herritarrei zein inguruetako bizilagunei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.
EuroCup Women txapelketaren atariko kanporaketan Lointek Gernika Bizkaia Phantoms Basket Boom talde belgikarra baino gehiago izan da, eta multzokako fasera igaro da; lehen partidua hilaren 27an jokatuko dute, Keltern talde alemaniarraren kontra.
Gernika-Lumon egingo dute topaketa zapatuan, 11:30etik 14:30era bitartean, Merkatu plazan.
Odolkideak elkarteak 20 edo 25 odol ematetik gora egin dituzten 77 odol emaile omenduko ditu Elai Alai aretoan.
Dantzaldiaz gain, Tor magoaren ikuskizuna eta Luhartz taldearen erromeria ere izango dira zapatu honetako Ibarruriko Dantzari Egunean.
Busturialdeko egoeraz, etorkizunaz eta uraren kudeaketaz ariko dira lehenengo Tribisarrospe kultur etxean. Ondoren, kalera aterako dira trikipoteoan ondo pasatzeko, eta jan-edanean amaitzeko.