Gaztainak erretzeko hitzordua dute gautegiz arteagarrek
10:30ean batuko dira herriko plazan, eta gaztainak batzera abiatuko dira Atxarrera.
Gaztañerre Egunean elkartuko dira Gautegiz Arteagako haur, gazte eta nagusiak eguaztenean. Tradizioa antolatzearen alde egin dute Antoliñape kultur elkarteak eta Montorre eskolako guraso elkarteak, eta goizetik eguerdira arteko egitaraua prestatu dute.
10:30ean batuko dira herriko plazan, eta gaztainak batzera abiatuko dira Atxarrera. Eguerdian bueltatuko dira, eta bildutakoak prestatuko dituzte jateko. Hala ere, lehenago, gaztaina bilketaren apustua egingo dute. Aurten, gainera, txistorra pintxoak ere egongo direla zehaztu dute antolatzaileek.