Urrunketa politikaren amaiera aurreikusten du Sare orokorrak urte amaierarako. Errealitate horregaz amaitzeko plangintza aurkeztu du gaur Gernika-Lumoko Sarek, "prozesu sozialari amaiera emateko eta erabateko etxeratzea margotzen hasteko".
Sei hamarkadaz, desgaitasunen bat duten pertsonen inklusioaren eta aukera berdintasunaren alde lan egin du Gorabidek, eta boluntario zein elkarteko kideek egindako lan guzti hori aitortu du gaur Gernika-Lumoko Udalak.
19 ganadutegik parte hartuko dute 35. Piriniotar Abelburuen Euskadiko Txapelketan, eta 30 postutan baserriko produktu onenak dastatzeko aukera egongo da.
Gernika-lumotarrak Ohorezko Mailan entrenatuko du, azkenean, Grupo Intxausti -Gernika Rugby Taldea. Denboraldiaurrea amaituta, urriaren 9an hasiko dituzte aurtengo ligako partiduak.
Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatuko dute bihar, Urdaibai Bird Centerren. Sarrera doakoa izango da, eta paduretan dauden arrano arrantzaleez eta mokozabalez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Eragile eta herritarrekin batera landuko dute mapa morea. Lau lan saio egingo dituzte eta lehenengoa astelehenean izango da, Gizarte eta Kultura Etxean: 17:30ean, gazteleraz, eta 19:00etan, euskaraz.
Urriaren 8rako landaketa jardunaldi berri bat prestatu du Lurgaiak, eta zuhaixkak landatzera eta ezkorrak batzera joan gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute, info@lurgaia.org helbide elektronikora idatzita; urriaren 5a da izena emateko azken eguna.