2022/9/28

Inoizko jarraipenik onena eduki du Musikean musika klasikoko zikloak

Barikua eta martitzena artean egin dituzte kontzertuak, Eskolondon. Zapatukoa izan da jendetsuena. Antolakuntzaile eta babesleek balorazio ‘zeharo positiboa’ egin dute.

Eingule? ekimanaren aurkezpena Bermeo

Bermeoko euskarari "indarra eta prestigioa" ematera dator 'Eingule?' ekimena

Banaka jolasteko zortzi lehiaketa eta lehiaketa herrikoia antolatu dituzte. Ikastetxeek euren txokoa izango dute. Juan Lebatz pertsonaia ere asmatu dute, lehiaketari testuingurua emateko.

Irudiek beteko dituzte Gautegiz Arteagako hormak

Udalak eta Mikel Aldekogarai artistak martxan jarritako ekimenak artearen sormen artistikoa sustatu eta herriko gune ezberdinak ezagutarazi gura ditu hirugarrenez. Egonaldia girotzeko kontzertuak eta gazteentzako tailerra egongo dira zapatuan.

Energiaren eta Klimaren Astea borobiltzeko jarduerak

Ean, Bermeon, Busturian, Muxikan eta Nabarnizen Asteklimagaz lotutako ekintzak egingo dituzte barikutik domekara bitartean.

Gudari Eguna Bermeo

Bermeon ere gudariak gogoan

Arratsaldean, pebeteroa piztu zuten Erriberan, eta ohorezko aurreskua dantzatu ostean, loreak utzi zituzten.

Kortezubiko natura eta kultura ezagutzeko ibilbidea

Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du Kortezubik aurten, eta, bisita gidatu didaktiko bat antolatu du, herriko ingurune natural ezezagunena ezagutarazteko: "Kortezubiko alderik ezezaguneneaz, ingurunearen edertasunaz eta balio naturalaz gozatzeko eta bertako historiarik ezagunena ezagutzeko aukera paregabea da".

Busturiko hirugarren adinekoen elkarteak 25 urte

Adinekoen Eguna ospatuko dute Busturian eta Muruetan

Busturiko adinekoek zinema saioa, txokolatada eta bazkaria izango dituzte aukeran; muruetarrek, berriz, merienda jateko batuko dira domekan.

Gehiago