Mundakak 31. Eskubaloi Txapelketa hartuko du asteburuan. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako taldeek jokatuko dute, hainbat kategoriatan. 368 lagunek parte hartuko dute zapatua eta domeka bitartean.
Gure ere bai plataformako kideek Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko elkarretaratzea egin dute Bermeon, Europako Triatloi Txapelketako etapa bertan egin dela probestuz.
Ondarearen Europako Jardunaldien 22. edizioan Busturialdeko zortzi udalerri hauetan egingo dituzte jarduerak: Bermeon, Busturian, Ereñon, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Kortezubin, Mundakan eta Muxikan.
Aurten, zapaturako eta domekarako ekimenak prestatu dituzte, eta ingurumenaren aldeko pedalkadak emateko hainbat aukera izango dute herritarrek. Laugarren Lagunarteko Lumoko Kronoigoera lehiatuko dute zapatuan, eta martxa txikia egingo dute domekan.
Lointek Gernika Bizkaiak Euskal Kopa lehiatuko du asteburuan: zapatuan, Araskiren kontra; domekan, IDKren aurka. Anna Montañanak lantalde osoa jokatzeko prest du jadanik.
Energiaren eta Klimaren Asteagaz bat egin dute Muxikako Udalak, eta domekatik urriaren 2ra arteko egitaraua prestatu dute. Nekazari eta Eskulangileen Azokagaz hasiko da domekan egitaraua, eta Bigarren Eskuko Azokagaz amaituko da urriaren 2an.
Eskualdeko landa garapen elkarteak emandako datuen arabera, Bermeoko, Gernika-Lumoko eta Mundakako turismo-bulegoek, Gaztelugatxeko informazio-guneak eta Gernikako Batzar-Etxearen ondoko turismo-kudeatzaileak 43.000 bisita baino gehiago izan dituzte udan.