54 tortilla aurkeztu dituzte tortilla txapelketara; bitartean, eskalada txosneroan ibili dira ume zein nagusi. Danborrada ere badabil kalez kale, Xixili aurrean doala.
Europar Batasuneko Erasmus+ programaren baitan, memoria historikoa landu dute gazteek Kroazian. Bertan izan dira Gernika Gogoratuzek aukeratutako seiak: Maria Malaxetxebarria gernikarra, Olaia Mujika bermeotarra, Maitane Urkiaga ondarroarra, Garazi Saez eta Aitor Zabala bilbotarrak eta Nere Ibinaga lemoiztarra.
Cirbonero eta Brearen kontrako partiduekin hasi du Gernika SDk aurtengo denboraldia. Bi berdinketa lortu dituzte lehen bi zitetan. Lantalde berrituagaz, 'motibatuta' ageri dira jokalariak. Helburua sailkapeneko lehen lau postuetan amaitzea eta playoffak jokatzea izango da.
Egurre Gernikeko Gazte Asanbladiek Gazte Egune antolatu du zapaturako [irailak 17]. Olinpiadak, bazkaria eta ekitaldia egingo dituzte Pasealekuan, eta eguna borobiltzeko kontzertuak egongo dira.
Irailaren 17tik 24ra bitartean lehiatuko dute, Bizkaiko hainbat herritan, Europako Triatloi Txapelketa. Diziplina anitzeko ekitaldia izango da, eta hilaren 22an Bermeon lehiatuko dute etapetako bat. Bermeokoa triatloi kros modalitatekoa izango da.
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana parte-hartze prozesu baten bidez osatu gura du Errigoitiko Udalak. Galdetegi bat zabaldu dute herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko.
Eako Udalak 2022-2023 udal ikastaroak zeintzuk izango diren aditzera eman du. Kirola eta hizkuntzak izango dira nagusi. Izena emateko epea gaurtik hilaren 26ra artekoa da.