Almikako jaitsierakin motorrak berotzen hasi dira gaur arratsaldean. 21:50ean aterako da Xixili udaletxeko balkoira eta 22:00etan botako dute pregoia eta txupina. Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko brindisa ere egin dute Erriberan.
Kirol Auzitegi Administratiboak onartu egin du Gernika Rugby Taldeak aurkezturiko helegitea, eta, beraz, Ohorezko Mailako talde izateko aukerak dituzte oraindik. Auzia Espainiako Errugbi Federazioaren eskuetan dago orain, eta hamar egun inguruko epean plazaratuko du ebazpena.
Eneko Aburruza bermeotarrak bigarren postuan amaitu du munduko jiu jitsu txapelketa, Las Vegasen. Master mailan aritu da, 64 kiloko gerriko moredun kategorian, eta Amon Jarred Dessources estatubatuarra gailendu zaio finalean.
Hamaiketako herrikoiak eta herri bazkariak, mus, briska zein tortilla eta paella txapelketak, erromeriak, musika kontzertuak... Askotariko eskaintzagaz datoz, beste behin, Andra Mari jaiak.