'Kartoia, papera, guraizeak' erakusketa dago ikusgai Eskolondon. Egunero ikus daiteke erakusketa, baina eguen eta zapatuetan bisita gidatuak ere egin daitezke.
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten 19 udalerritako datuen arabera, 2019an baino 71 familia gehiagok eskatu zuten iaz Gizarte Larrialdeietako Laguntza zerbitzua. Erakundea osatzen duten udalerrietako biztanleen %20,85ak eduki zuen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako espedientea irekita 2021ean.
Herrian dauden beharrak identifikatzeko egin duten diagnostikoan oinarrituta argitaratu du Busturiko Udaleko Berdintasun Arloak zaintzari buruzko gida.
Lointek Gernika Bizkaiak Sofia da Silva portugaldarra fitxatu du. Izaera, gogortasuna eta talde nortasuna emango dizkio taldeari. Da Silvagaz, hamar jokalari daude konfirmatuta 2022/2023 denboraldirako.
Zapatuan erromeria eduki zuten auzokoek, eta domekan dantza ikuskizuna eta umeentzako jolasak.
Bizkaiko Batzar Nagusiek euskal erakunde zein Espainiako Gobernuari eskatu diete Poloniako agintarien aurrean Gonzalezen eskubideak errespetatu ditzatela aldarrikatzeko, baita behar diren kudeaketak egiteko ere, "prozesu honetan jasandako eskubide urraketei amaiera emango dien prozedura berme guztiekin gauzatzeko". Poloniako agintariak Europar Batasuneko Oinarrizko Eskibideen Gutunaren 47. artikuluan ezarritakoa "urratzen" ari direla salatu dute.