Bizkaiko suhiltzaileek 5.692 esku hartze izan zituen iaz, eta horietako 441 gauzatu zituzten Gernikakoek. 2020. urteagaz alderatuta, iaz erreskate eta salbamendu lan gehiago egin zituzten –% 13,7 gehiago–, eta % 20 igo ziren suteak itzaltzeko irteerak.
Emakumezkoen Endesa Ligako play-offetatik kanporatua geratu ostean eta 2021/2022 denboraldia bukatu berritan, Roso Buch jokalari kataluniarrak urtearen balorazioa egin du.
‘Gernika 85’ obra sinfonikoa prestatzen ari da Aitor Etxebarria. Ekainaren 30ean aurkeztuko du Bilbon, baina bere lehen orkestra lan handiaren zertzeladak erakutsi ditu Gernika-Lumon.
Sollube 707 mendizale taldeak Iruñeko San Kristobal kartzelatik duela 84 urte ihes egindako presoak omentzeko jarduerak antolatu ditu, tartean, maiatzaren 13ra arte ikusgai egongo den erakusketa bat.
36ko gerran bertan hildako gudariak omenduko dituzte zapatuan eta domekan. Ernaik deituta, Bizkargin batuko dira gazteak zapatuan, eta, urtero legez, egun osoko egitaraua prestatu du Bizkargi Gogoratuz Elkarteak domekarako.
Lau eguneko tailerra izango da; lehenengo saioa datorren eguaztenean (maiatzak 11) izango da. Izena eman daiteke kultur etxean.
Guztira 14 eta 18 urte arteko 30 bertsolari inguruk parte hartuko dute. Finala hilaren 28an jokatuko da Larrabetzun, baita Taldekako txapelketaren hiru finalaurrekoak eta finala ere, egun horretarako prestatu duten Bertsolaritza Egunaren baitan.