Bermeo FT Ohorezko Mailatik Hirugarren Mailara igotzeko lehian bete-betean murgilduta dago. Balmaseda, Padura, Indautxu, Dinamo San Juan eta Derio dira mailaz igotzeko borrokan dabiltzan gainontzeko bost taldeak.
Grupo Intxausti - Gernika Rugby Taldeagaz denboraldia bukatu berritan, Jokin Eskolar hurrengora begira dago honezkero. Artean, harrobia lantzen du klubean, eta formakuntza saioak ematen ditu eskoletan.
Istorio anitzak sortu dituzte, denetariko gaiei buruzkoak, estilo desberdinetan borobildutakoak. Irudimena hegan jarri dute, eta horien artean kategoria bakoitzeko finalistak eta irabazleak saritu dituzte gaur.
Bulegoa berrantolatuko dute, BakQ ziurtagiria bertan jaso ahalko da, eta ez dute gehiago paperarekin lan egingo.
Zihara Enbeita gernikarra da umorezko websailaren protagonistetako bat. 50. urteurrena ospatzeko sortutako Interneterako ekoiztutako fikziozko saila BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean, eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Lau kapitulu grabatu dituzte, eta asmoa da bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea.
Mungian, Iurretan, Makina-Xemeinen, Algortan eta Bermeon jokatu dira asteburu honetan Bizkaiko Taldekakoaren saioak, eta Busturialdeko bi taldez gain, Akerbeltzen antxumak, Santutxuko Bertso Eskola eta Koipelustriek taldeek egin dute aurrera.