Urdaibai Bird Centerreko arduradunek azaldu dutenez, zapatutik domekara bitartean, 90 kilometro orduko haize bolada bortitzak izan ziren Urdaibain, eta horiek eragin zuten "hondamendia".
Lointek Gernika Bizkaiak 73-43 galdu zuen Emakumezkoen Endesa Ligako playoffetako itzuliko partidua, Perfumerias Avenidaren kontra. Margie Roundtree izan zen jokalararirik nabarmenena izan zen, 12 puntugaz.
Haur eta nerabeei zuzendutako fabula idatzi dute Busturialdeko Harrera taldeko kideek. Etxeko txikienei migrazioaren arazoa gerturatzeko helburua duen liburua da, ilustrazioz jantzita dagoena. Egindako lanagaz "pozik" geratu dira, eta egindakoa erakutsiko dute gaur, Astran; 19:00etan jarri dute batzeko hitzordua.
Artearen diziplina desberdinekin esperimentatzea gustatzen zaio Arantza Young artista mendatarrari. Bestalde, ingelesez arte eskolak ematen aritu da urte askotan han eta hemen.
Busturialdean iaz baino eskari gehiago jaso dituzte, eta 1.359 litro olio, 946 kontserba ontzi eta arroz eta pasten 163 pakete banatuko dituzte eskualdeko lau udalerritan (Bermeo, Busturia, Ea eta Gernika-Lumo).
Asier Villalibre Athleticeko jokalari gernikarra arduratu da sorrerako kartari zapia jartzeaz.
Bermeoko Urlik, Ondarroako Üther eta Menorcako Banda des femer taldeetako musikariak igoko dira bihar, Kapillako oholtzara, 21:00etatik aurrera.