Korrika hauspotu zuten euskara Busturialdeko herritarrek. Emozioz betetako eguna izan zen atzokoa, ezustekoz, alaitasunez eta kolorez betetakoa. Aurrera doa 22.Korrika, eta aurrera doa euskara.
AEKren argazkilariek furgonetatik ateratako argazkiak bildu ditugu (Korrikak ezarri duen COVID protokoloagatik, aurten tokiko komunikabideok ezin izan dugu joan furgonetan, aurrekoetan egin legez). Martitzenean, ale berezia kaleratuko du HITZAk, orrialde denak 22.Korrikari eskainita.
Gehienez, 1.462 bisitari sartu ahalko dira egunean, txanda bakoitzeko 60 lagun inguru.
Ane Olaeta gernikarrak bost urte daramatza AEBetan bizitzen, ikasketa eta kirol beka bat tarteko. D1 saskibaloi ligan jokatzen du, CBU taldean, eta, aurten, liga horretako urteko jokalari onenaren saria eskuratu du.
Hiroshimako bonbaren ondorioak islatu gura izan ditu Shigeyoshi Kawakatsu artista japoniarrak kultur etxean ikusgai dagoen bilduman. Hiroshimako bizilagunen «infernua» du ardatz.