Bahrain Victorious etxeko txirrindulari gernikarrak Laudio eta Amurrio arteko etapa irabazi du, hautagai nagusien arteko esprintean azkarrena izan ostean. Itzuliko bere zazpigarren parte-hartzean heldu zaio garaipena Bilbaori, eta bosgarren postura igo da, Roglic liderrarengandik hemeretzi segundutara.
35 dira Gernika-Lumora atzo iritsi ziren ukrainar errefuxiatuak, horietako 11 umeak. Batzuk bidean aurrera jarraituko dute, baina 24 geratuko dira Mertzedekoen komentuan.
Barrualdeko maskarak kentzea proposatu du gaur [apirilak 6] Carolina Darias Osasun ministroak Toledon egin den Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan.
Busturialdea KAE ligako lehen mailan arituko da. Aurtengo ARC Ligako egutegia ekainean jarriko dute abian, Donibane-Lohizunen [Lapurdi]: ekainaren 19an lehen mailakoek; 25ean, berriz, bigarrenekoek. Elantxobek proba bat hartuko du, uztailaren 3an.
22. Korrikaren lekukoa Busturialdean ibiliko da bihar, eskuz esku. 13:20ak pasatxoan ailegatuko da Bermeora, eta 18:05ak aldera Bedaronatik pasatu ostean sartuko da Lea-Artibai eskualdera.
Aurten, 218 bat umeren bertsoak jaso dituzte, eta horien artean aukeratu behar izan dute. Aukeratutako horietako asko Mendatan batu ziren domekan, finala lehiatzeko.
Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 29a izango da; udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 14:00etara.
Alde Zaharrean, goizeko garbiketez gain, hurrengo hilabeteetan, udal langile bat ariko da arratsaldero hidrogarbigailuarekin garbiketak egiten.
Aurkezpena bi zatitan banatuta egingo dute, liburuaren bi ataletan oinarrituta: Gernikan hil eta 269 preso in memoriam. Apirilaren 12an, 19:00etan, Gernika-Lumoko kultur etxean jarri dute hitzordua.