Mundakako Udalak San Pedro jaietarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du
Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 29a izango da; udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 14:00etara.
Mundakako Udala San Pedro jaietarako kartel iragarle bila dabil. Interesa daukatenek, apirilaren 29a izango dute lanak aurkezteko azken eguna; udal bulegoetan egin daiteke, 09:00etik 14:00etara.
Parte hartzen dutenek, gehienez, lan bina aurkeztu ahal izango dituztela jakinarazi du udalak, eta horien gaia eta erabilitako teknika norberak aukeratu beharko ditu; betiere, DIN A2 formatuan eginda badago. Aurkeztutako lan guztiek, gainera, San Pedro Jaiak 2022-Mundaka leloa eroan beharko dute.
Kartel lehiaketaren irabazleak 250 euroko saria jasoko du. Hala eta guztiz ere, saria geratu barik geratu daitekeela zehaztu dute, “kalitate nahikorik ezbadaukate”. Aurten oraindik, zehazteke du udalak saria noiz eta non emango duen.