Bermeoko Udalak bosgarren erakusleiho lehiaketa antolatu du, eta gaia udaberria izango da. Izena eman gura duten dendek apirilaren 6ra arte egin ahalko dute.
Seber Altube Ikastolako Antxetak taldeko ikasleak izan dira Zuk Zeuk lehiaketako garaileak. Ikastolako lau talde aurkeztu dira, eta 3.730 euroko saria lortu dute guztien artean. Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko Txiribueltak eta Lotsabakoak taldekoek, berriz, 1.810 euroko saria eskuratu dute.
Guzanek dio udalaren ardura dela erregistroa eta diagnistikoa egitea, eta eskaera onartu eta bideratuko dutela adierazi zuen Aritz Abaroa Bermeoko alkateak.
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo dute estreinaldia, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, hain zuzen ere. Aingeru Astui Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendari ohiak parte hartuko du dokumentalaren osteko solasaldian.
Merkatu plazan, zapatuan, 12:30ean jarri dute biltzeko hitzordua. Martxoaren 19an Astran adostu zuten manifestura 328 pertsona atxikitu dira.
Bermeon biharko jarri dute hitzordua, 19:00etan, Alkartetxean. Busturian, berriz, barikuan batuko dira Altamirako kultur etxean, 19:00etan.
Helduen Elkarteak antolatu du irteera, eta zehaztu du joan gura dutenek apirilaren 13a aurretik izena eman beharko dutela.