Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Politika

Pablo Gonzalez askatzeko eskariagaz bat egin du Jardun Koordinadorak

Poloniako eta Espainiako zerbitzu sekretuek lankidetzan atxilotu dutela Gonzalez zehaztu dute. Era berean, NATOk Ukrainan orain dela zortzi urte hasitako gerraren aurrean, mendebaldean eta gaur egungo sistemarekin "alienatuta dauden komunikabidetan dagoen hipokrisia" agerian utzi gura izan dute.

Aintzina Monasterio Maguregi
Busturialdea
2022/03/03

Astelehenean Polonian atxilotu zuten Pablo Gonzalez kazetari elantxobetarraren atxiloketa “arbitrarioa” salatu eta bera askatzeko eskatu dute Jardun Koordinadorako kideek. Horrekin batera, NATOk Ukrainan orain dela zortzi urte hasitako gerraren aurrean, “mendebaldean eta gaur egungo sistemarekin alienatuta dauden komunikabidetan dagoen hipokrisia” salatu eta horrekin amaitzeko eskatu dute: “Espainiar zerbitzuen parte hartzea, komunikabideen jarduera zuritzailea eta gerra abiarazi duten interes inperialistak ere salatzen ditugu. Gure ustez, NATO erakunde kriminala kondenatu gabe gerrari ezetz esaten dioten guztiek hegoak ematen dizkie honen neurri inperialistei, non langile klasea beti irtengo den galtzaile”.

Jardun Koordinadorako kideen esanetan, Poloniako eta Espainiako zerbitzu sekretuek lankidetzan atxilotu zuten Gonzalez: “Gure eskualdeko kazetaria errusiazalea izatea egotzita atxilotu dute. Gonzalez 36ko kolpe faxistaren ondorioz, Errusian jaio zen, eta gaur egun, Elantxoben bizi da. Poloniako eta Espainiako zerbitzu sekretuekin lankidetzan egin zuten atxiloketa astelehenean”. Ukrainan etsaitzat hartzeko Gonzalezi leporatu zaizkion arrazoietako bat “euskal jatorria eta Laboral Kutxaren kreditu-txartel”a soinean eroatea izan direla diote.

2014an “NATOk Ukrainan hasitako gerrak Donbassen 14.000 bat hildako” eragin dituela zehaztu dute. Koordinadoraren kideen arabera, Donbassen milizia ukrainarrek “beren lurraldean garbiketa etniko baten alde egiten dute, garbiketa hau errusiarrei zuzenduta doalarik”. Euren hitzetan, Odessan dozenaka sindikalista “bizirik erre” zituzten. Krimen horiek komunikabideentzat “oharkabean” pasatzen direla deritzote, eta komunikabide horiek egunero “bultzatzen” dutela “gerra inperialista” hau, Ukrainara armak bidaltzea “txalotuz”. Hedabide horiek NATOk mundu osoan burutzen duen esku hartze militarra zilegiztatzen dutela salatu dute, “neurri berean, Ameriketako Estatu Batuetako krimenen aurrean isiltzen direlarik”.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.