Gernika-Lumok Turismo Kalitatearen Q agiria berritu du
Hamazazpigarren urtez jarraian lortu du izendapen hori Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak.
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa hamazazpigarren urtez jarraian aintzatetsi dute Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak (ICTE) ematen duen Kalitateko Q ziurtagiriarekin, hamarretik 8,76 puntu jasoz; iaz 9,4 puntu jaso zituen. Hala, frogatutzat geratu da udalerriko turismo bulegoak kalitatea, segurtasuna eta profesionaltasuna bermatzen dituela. Izan ere, aztertzaileek nabarmendutako punturik sendoena giza baliabideena izan da, hamarretik 9,3 puntuko notagaz.
Udaleko arduradunek diotenez, turismo erakundeentzako kalitate espezifikoa bermatzeko lehen sistema da Q kalitate marka, bisitariei eta herritarrei kalitate goreneko zeerbitzua emateko udala egiten ari den lana egiaztatzen duena.
Auditoretza horren ondorio nagusi gisa, azpimarratu dute sistema guztiz bideratuta dagoela EFQM Kalitatea Kudeatzeko Eurapako Fundazioaren ikuspegiarekin. Oro har, “oso ondo” aztertzen direla datuak diote, “hobetzeko eta udalerriko beste sail batzuk erakartzeko”. Jakinarazi dutenez, 2021-2025 aldorako “oso garatuta” dagoen plan estrategiko bat zehaztu dute.
Izendapen horiei gehitu behar zaie Eusko Jaurlaritzak 2021ean emandako Kudeaketa Aurreratuaren Diploma. Honek Euskalitek gindako kanpoko kontraste zerbitzua jasotzen duten erakundeak eta kudeaketa aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten eralkundeak aintzatesten ditu.