ELA, LAB, SATSE, CCOO eta UGT sindikatuek "historikotzat" jo dute gaurko [otsailak 28] greba, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" ipini.
Goizean Atorrek egin modura, arratsaldean Lamiek kantuz eta kolorez bete zituzten Mundakako kaleak atzo. Egun osoan jendetza batu zen Busturialdeko kostaldeko herrian.
Mundakako aratusteetako egun handia zen atzokoa. Eguerdian Atorrak ibili ziren kalejiran, eta arratsaldean, berriz, Lamien txanda izan zen.
Futbol talde bermeotarra hirugarren mailara igarotzeko igoera kanporaketara sartu da, lurralde mailan 5. sailkatuta.
Tadej Pogacarren eta Adam Yatesen atzetik sailkatu da Gernika-Lumoko txirrindularia UAE Tourrean.
Casademont Zaragozaren kontrako norgehiagoka 57-62 galdu zuen talde gernikarrak, sendotasuna eta erregulartasuna erakutsi arren.
Zuzenean sailkatu dira Mikel Retolaza, Aitor Etxebarriazarraga eta Onintza Enbeita. Puntuazioaren arabera, berriz, Koldo Gezuragak, Asier Galarzak, Ibai Amillategik, Beñat Bilbaok eta Lurdes Ondarok lortu dute finalerako txartela.
Goizean Atorrek egin modura, arratsaldean Lamiek kantuz eta kolorez bete dituzte Mundakako kaleak. Plazan hasi eta amaitu dute kalejira. Egun osoan jendetza batu da Busturialdeko kostaldeko herrian.
Jon Ander Urresti aktore bermeotarra kide den Horman Poster kolektiboaren lana da 'Antigone edo ezetzaren beharra' .
Inauterietako ospakizunetan murgildu dira Ean eta Gautegiz Arteagan, gaur arratsaldean.
Irailetik aurrera, Barik txartela erabili ordez, garraio publikoa telefono mugikorretatik ordaintzea ahalbidetuko du aplikazioak. Erabiltzaileek bankuko txartel bategaz edo Bizum bitartez kargatu ahal izango dute.
Hamazazpigarren urtez jarraian lortu du izendapen hori Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak.
Bi hamarkadatan, 2.650 profesional baino gehiagok lan egin dute bertan; horietatik %85 emakumeak izan dira.
Bermeoko Jose Done ikastetxean gertaturiko abusuen harira, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo esan zuen "mekanismo guztiak" jarri nahi behar direla martxan biktimek euren mina kaleratu dezaten eta erreparatuak izan daitezen.
Ohitura mantenduz, Zuhaitz Eguneko eta Basatozte Eguneko ospakizunak egun berean egingo dituzte. Goizean zuhaitzak landatu ondoren, eguerdian Taberna Barri inguruan batuko dira txitxiburduntzian.
Geltoki berri bat edukiko du zerbitzuak: 17:00etan Lantegi Batuak enpresan geratuko da.