Norbanakoen diru laguntzak ere jaso dituzte; 710 euro batu dira elikagaiak erosteko. 'Piztu Itxaropena' XVIII. Euskal Karabana martxoaren 5ean abiatuko da Donostiatik.
‘Guernica’ koadroa Gernika lekualdatzeko eskatu du Idurre Bidegurenek senatuan. Miguel Iceta Espainiako Gobernuko kultura ministroak "arrazoi teknikoak" eman zituen ezezkoa arrazoitzeko.
Ice Ultra lasterketa irabazita, «pozik» bueltatu da Julen Urdaibai korrikalaria; garaipenagaz baino, bere buruagaz «konplitu» eta oztopoak gainditzen jakin izan duelako «gustura» dago.
Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea helburu duen txapelketa martxoaren 25ean hasiko da, Barakaldon. 23 taldek eman dute izena, eta 200 parte hartzaile inguruk parte hartuko dute. Horien artean, Busturialdeko lau talde daude.
Asier Zugadi Bengoa gernikarrak ZUGA bakarkako musika ibilbidea abiatu du. Hiru aurrerapen kanta grabatu eta kaleratu ditu: ‘Gure itsasoa’, ‘Sue euri azpidxen’ eta ‘Ereindakoak’.
Irailetik aurrera, Barik txartela erabili ordez, garraio publikoa telefono mugikorretatik ordaintzea ahalbidetuko du aplikazioak. Erabiltzaileek bankuko txartel bategaz edo Bizum bitartez kargatu ahal izango dute.
Hamazazpigarren urtez jarraian lortu du izendapen hori Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak.