Eneko Aburruzak irabazi du Europako Jiu Jitsu txapelketa
"Egin behar nuena egiten ari nintzela sentitu nuen. Emoziorik barik, borrokaz borroka", adierazi du Jiu Jitsuko Europako txapeldunak.
Europako Jiu Jitsu txapelketan, Luma pisuko Master 1 kategorian eskuratu du garaipena Eneko Aburruza bermeotarrak. Miltiadis Makrakisen eta Sean Louis Chircopen aurretik sailkatu da. Laugarrena izan da Tommi Matias Viljami Malinen. “Egin behar nuena egiten ari nintzela sentitu nuen. Emoziorik barik, borrokaz borroka”, adierazi du Jiu Jitsuko Europako txapeldunak.
Txapelketa asteburuan lehiatu da, eta garaipena eskuetan duela, gertutik lagun izan dituen entrenatzaile, lagun eta taldekideak gogoratu ditu Aburruzak. “Ez nukeen egingo Enrique barik. Entrenamendu guztiagatik, planifikazioagatik eta entrenatutako aparteko ordu guztiengatik eskerrik asko”, adierazi du. Studio NW2 taldekoez ere gogoratu da bermeotarra: “Ezin dut itxaron denok lehiatzen ikusi arte”.