2022/2/21

Busturialdeko klubek asteburuan hasi dute Bizkaiko Batel Liga

Elantxobeko, Mundakako eta Bermeoko klubak lehiatu ziren; alebin, ume, gazte eta kadete mailako arraunlariek hartu zuten parte.

Eneko Aburruzak irabazi du Europako Jiu Jitsu txapelketa

"Egin behar nuena egiten ari nintzela sentitu nuen. Emoziorik barik, borrokaz borroka", adierazi du Jiu Jitsuko Europako txapeldunak.

Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan dio eutsi Movistar Estudiantesi

68-63 galdu zuten Magariñoseko partidua, sentsazio bikainekin abiatu zuten arren. Berdintasuna izan zen nagusi saio osoan, eta azkenean etxeko taldea irabazle atera zen.

Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde, finalerdietara

Olatz Arrizabalaga gernikarrak eta Enara Gaminde laukiztarrak 22 eta 4 irabazi diete Miriam Arraizari eta Itxaso Erasuni. Binakako Master Laboral Kutxa txapelketaren finalerdia martxoaren 13an jokatuko dute.

Gernika RT, puntu bakarragatik euskal derbiko galtzaile

Azken txanpan galdu zuten Urbietan jokatutako Ampo Ordizia REren kontrako norgehiagoka, 15-16ko markagailuagaz. Hurrengo saioa sailkapenean euren aurretik dagoen CR La Vilaren aurka jokatuko dute.

Bigarren duatloia jarraian irabazi du Goitisolok

Joanes Goitisolo Otazua gernikarra izan da azkarrena Sopelako XV. Duatloian.

Aitor Etxebarriazarraga da bigarren finalista

Aitor Etxebarriazarraga Mikel Retolazagaz batera ariko da martxoaren 5ean Astran jokatuko den Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finalean. Hirugarren eta azken kanporaketa Muxikako Ariatza txokoan lehiatuko da, barikuan 21:00etan. Saioak doakoak badira ere, afaltzeko aurretiaz izena eman behar da.

'Bou Bizkaia' izan da azkarrena Oriako Traineru Jaitsieran

Gizonezkoetan Bermeoko Arraun Elkarteak eta emakumezkoetan Orio Arraun Elkarteak irabazi dituzte banderak.

Ama hizkuntzak plazaratzeko erronka bota du aldundiak

Ama Hizkuntzen Eguna da gaur, eta Bizkaian dagoen hizkuntza aniztasuna ikustarazteko erronka abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Izan ere, Bizkaian 140 ama hizkuntza baino gehiago daude.

105 urte bete ditu Maria Egiguren ondarrutarrak

Foruko egoitzan bizi da, eta han ospatu du urtebetetzea, senideen bisita eta guzti.

Bilketa solidarioa Ekoetxean

359 kilo batu dituzte Ekoetxea Urdaibaiko bilketa solidarioan

Jostailuak batu dituzte arropak baino gehiago: 294 kilo jostailu eta 65 kilo arropa.

Gehiago