Busturialdeko klubek asteburuan hasi dute Bizkaiko Batel Liga
Elantxobeko, Mundakako eta Bermeoko klubak lehiatu ziren; alebin, ume, gazte eta kadete mailako arraunlariek hartu zuten parte.
Atzo hasi zen aurtengo Bizkaiko batel liga. Lehendabiziko estropada Sestaon lehiatu zuten hainbat kategoriatako arraunlariek. Zita hartan egon ziren, hain zuzen ere, Busturialdeko zenbait udalerritako arraun klubetako ordezkariak: Bermeokoak, Mundakakoak eta Elantxobekoak. Klub horietako lehiakideek kau kategoriatan partu hartu zuten: kadete, ume, gazte eta alebin mailetan.
Katede mailan, emakumezkoak eta gizonezkoak aritu ziren. Kaiku B gailendu zen emakumezkoen estropadan, 07:57,93ko denboragaz. Busturialdeko aurreratuena Elantxobe izan zen, bederatzigarren, 53 segundutara sailkatuta. Gizonezkoen estropada Isuntza Ak irabazi zuen; Mundaka 11. sailkatua izan zen, 29 segundutara, eta Bermeo, 14.a, 45 segundutara. Elantxobeko kadeteak ere lehiatu ziren kategoria horretan; 18. sailkatu ziren, 53 segundutara.
Gazte mailan, Bermeo 6. sailkatu zen Itsasoko Ama C taldeak 07:12 denboragaz irabazitako estropadan; bermeotarrek 25 segundu gehiago behar izan zituzten. Alebinetan, ostera, hiru kategoriatako batelak uretaratu ziren: gizonezkoak, emakumezkoak eta mixtoak. Emakumezkoen estropada Ondarru Bk eskuratu zuen, 2:47ko denbora lortuta. Mundaka eta Elantxobe 3. eta 6. sailkatu ziren; 7 eta 25 segundu gehiago baliatu zituzten, hurrenez hurren. Gizonezkoen norgehiagokan, Arkotek irabazi zuen 02:48ko denboragaz, eta Mundakak bi batel plazaratu zituen. Mundaka B taldea 2. sailkatu zen, irabazlearengandik 3 segundutara, eta Munduka A, berriz, 4.a izan zen; azken horiek 37 segundu galdu zituzten. Elantxobeko batelari dagokionez, 01:25 gehiago behar izan zuen. Alebinen kategoria mixtoan Portugaletek irabazi zuen eta bai Bermeo, bai Elantxobe, deskalifikatu egin zituzten.
Ume mailan ere ibili ziren Busturialdeko arraunlariak. Emakumezko kategorian, Mundaka 4. sailkatu zen. Ondarru Ak irabazi zuen proba hori, 2:27ko denboragaz, eta mundakarrek 17 segundu gehiago behar izan zituzten. Maila horretako gizonezkoen kategorian ere 4. sailkatu zen Mundakako batela. Itsasoko Ama Ak 05:13ko denboragaz irabazitako norgehiagokan, Mundakakoek 14 segundutara bukatu zuten saioa. Bermeok ere parte hartu zuen; 16. amaitu zuten bertako arraunlariek, 01:14ra. Elantxobek, era berean, batel bi atera zituen: Elantxobe A eta B. Lehenengoak 11. sailkatu ziren, 46 segundutara, eta bigarrenak, ostera, hurrengo postuan, 12.ean, lau segundu gehiagogaz.