1953tik 1964ra bitartean jantzi zuen Athleticeko kamiseta Maurik, eta tarte horretan 259 partida jokatu zituen, 72 gol sartuz eta Liga bat eta hiru Errege Kopa eskuratuz. Astelehenean izango da hileta elizkizuna Gernikan.
Alaine Agirreren Txandaka bildumaren parte diren 'Maren', 'Libe' eta 'Oier' liburuak itzultzeko asmoa ere iragarri dute; 'Pásalo' deituko da bilduma.
Atzoko Valencia Basketen kontrako partiduaren erdira arte, nagusi izan zen talde gernikarra; bigarren erdian, baina valentziarrek egoera irauli, eta garaipena eskuratu zuten.
LAB, UGT eta CCOO sindikatuek sinatu dute 2021etik 2024ra bitarteko hitzarmena. Besteak beste, Langileen 1.200 euroko gutxieneko soldata gordina bermatzea lortu dute. Jauzi "historikoa eta azpimarragarria" eman dela azpimarratu dute LAB sindikatuaren ordezkariek.
2050era begira, klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketara egokitzeko plan integrala prestatzen hasi da Gernika-Lumoko Udala. Parte hartze prozesua abiatuko dute.
Mehatxatutako basafaunaren babeslekua da Basondo. Asko errekuperazio zentroetatik heltzen dira bertara, eta bertan bizi diren animaliei "ahalik eta bizimodu duinena" ematen saiatzen dira.
Busturian, Foruan, Gernika-Lumon eta Muruetan suak piztuko dituzte txorizoak erretzeko.