Arratzu, Bermeo, Gernika-Lumo, Ibarrangelu eta Muxikako kirol azpiegiturak hobetzeko diru laguntzak aurreikusi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Diru laguntzak udaletako kirol instalazioen diseinu, irisgarritasun, segurtasun eta iraunkortasun ereduak hobetzen laguntzea bilatzen du.
Espainiako txapelketan lehiatu dituen hiru probetatik bitan gailendu da Ruiz.
Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketaren ligaxkaren 1. jardunaldian, Olatz Arrizabalagak eta Enara Gamindek 22 eta 16 irabazi diete Amaia Aldairi eta Andrea Capellani. Txapelketa irabaztea da pilotari gernikarraren helburua.
Ibarrurin, Gernika-Lumon, Nabarnizen eta Gautegiz Arteagan egingo dituzte mendi lasterketak. Martxoaren 6an lehiatuko dute lehenengoa, eta zabalik dago izen ematea.
HITZAKIDE direnek parte hartu dezakete. Otsailaren 11n egingo da zozketa; irabazle bakarrak jasoko ditu dortsala eta kamiseta. Bestalde, otsailaren 20a da HITZA taldean izena emateko azken eguna.
Iparragirre kaleko 46.enean piztu da sua 14:50ak aldera. Suhiltzaileek 15:40ak aldera sua itzaltzea lortu dute. Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, "aktibitaterik ez daukan pabilioia da".
Otsailaren 18a (barikua) izango da parte hartzeko azken eguna. 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu dezake.
Kontrolak herriko leku desberdinetan egingo dituztela azaldu dute; informazio eta prebentzio kanpaina izango da.
Goizaldeko 04:00ak aldera gertatu zen, Muxikako etxebizitza bakarreko etxe batean. Etxeko jabeak adingabea harrapatu zuen "balio ekonomiko handia" duen txirrindu elektriko batekin ihes egin nahian.
Solasaldia doan bada ere, aurretiazko erreserba egitea eskatzen dute.