'Gailurra zain dugu' aurkeztuko dute eguenean Bermeon

Arrantzaleen Museoan egingo dute aurkezpena, 19:30ean hasita.

Gure Eskuk batzar irekiak antolatu ditu Euskal Herriko eskualdeetatik, eta Busturialdekoa Bermeon egingo dute eguenean [abenduak 9], 19:30ean, Arrantzaleen Museoan.

Esku artean daukaten Gailurra zain dugu ekimenaren berri ematera etorriko dira, hain zuzen ere, Zelai Nikolas, Karmele Olabarrieta eta Paula Roson zuzendaritzako kideak.