16 urtez azpiko euskal selekzioarekin lehiatu du txapelketa kortezubitarrak.
22 korrikalarik egin dute II. Kaltzadan Gora. Aranguena izan da azkarrena, 7 minutu eta 34 segundoko denboragaz. Umeen krosa ere egin dute.
Abenduaren 2tik abenduaren 5era, 49 positibo zenbatu dituzte, eta 14 udalerri daude eremu gorrian, joan den eguenean baino bi udalerri gutxiago. Eremu gorrian egonda ere, Busturian, Ean, Elantxoben, Ereñon, Ibarrangelun eta Sukarrietan ez da positiborik egon azken egunetan.
Spar Gironaren aurkako norgehiagoka puntu bakarragatik irabazi du Lointek Gernikak (62-63), partiduaren azken 11 segundoetan Roundtreek saskiratutako jaurtiketa libreei esker. Taldeak erakutsitako jokoa ona izan dela esan du Mario Lopez entrenatzaileak.
Galdetegiak herritarren eskura daude Mundakako Udalaren webgunean, udal bulegoetan, eta baita ere herriko denda eta tabernetan. Galdetegia aurkezteko azken eguna abenduaren 9a da.
Arrantzaleen Museoan egingo dute aurkezpena, 19:30ean hasita.
Sollube 707 mendizale taldekoek irteera antolatu dute; 09:30ean abiatuko dira Atalde kaleko Jose Antonio Erauzkin enparantzatik.
Hamabi eserleku gutxiago izango ditu, mugikortasun arazoren bat duten pertsonentzako iriste erraztasuna hobetzeko. Aldaketa 2022ko uda aurretik eginda egotea espero du udalak.
Lurgozo Elkarteak abenduaren 9rako (eguena) antolatu du hitzaldia, eta Fernando Rodriguez Bornaetxea psikologian doktorea eta psikoterapeuta izango da hizlaria.