Pedro Sanchez Espainiako presidenteak jakinarazi du lege dekretu baten bidez onartuko dutela agindua. Urkulluk eskatu du tabernak eta dendak 21:00etan ixtea abenduaren 24an, 25ean, 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an.
Sarek mobilizazioa deitu du abenduaren 31rako, eta presoek, haien senideek, iheslariek eta deportatuek bizi duten egoerari irtenbidea emateko eskatuko dute Gernika-Lumoko kaleetan.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetan elkarretaratzeak egin dituzte langileek, eta hainbat herritar eta eragilek bat egin dute.
Herri kontsulta "historiko" baten ostean, Murueta, Foru, Kortezubi eta Nabarniz Gernika-Lumorengandik desanexionatu ziren 1987ko abenduaren 21ean.
Lehenengo fase batean San Juan eta Don Tello kaleen arteko tartea egokitu zuten, eta bigarren fasean bi tarte berrituko dituzte: Artekale kaletik Ocho de Enero kalera arteko tartea eta Don Tello kaletik errekara artekoa.
Lantegi zaharreko eraikin batzuk URAk botako ditu, eta Eako Udalak, berriz, biltegia zegoen eraikina botako du.
Aurten, Nestor Basterretxea aretoan barik, antzinako arrantzaleen kofradian jarri ditu lanak ikusgai Enrike Zubiak; akrilikoekin bete ditu hormak, eta urteetako bozetoak ere ikusgai jarri ditu.
'Personajes e industria de un pueblo marinero' liburua kaleratu du bermeotarrak. XIX. eta XX. mendeetako historia filatelikoa landu du eta herriko historiagaz uztartu du.
"Zentzua, zuhurtzia eta arriskuak saihestea" lehenetsi dute Gernikako Marijesiek.
Bildutakoen %3 baino ez 13 urtetik gorakoentzat; hori dela eta, Bizkaiko Gurutze Gorriak 10 urtetik gorako umeak kontuan hartzeko eskatu du. Urtarrilaren 4an amaituko da bilketa kanpaina.
Maketa udaletxeko osoko bilkuren aretan dago ikusgai urtarrilaren 7ra arte, 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Sindikatu abertzaleak jakinarazi duenez, udalak txandakako kontratua eskaini zion lan poltsaren lehen postuan zegoen pertsonari, eta pertsona horrek zuen lan postua utzi zuen udalerriko kontratua betetzeko. Alkateak, baina, "sinatzeari uko" egin diola salatu du LABek.
Jokin Abaitua artista gernikarraren 'Ausentziatik sortzen da beharrizana' erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Ikatzez, pastelez edota olioz eginiko marrazki eta pinturak ikus daitezke.
Koalizioak emandako datuen arabera, "arrazoi desberdinengatik", Bermeon 1.334 etxebizitza huts daude; bost udalarenak dira eta beste bost Berualarenak
Abenduaren 27tik 30era bitartean eskainiko dituzte ikastaroak, eta parte hartu gura dutenek abenduaren 23a aurretik izena eman beharko dute.
Ostalaritza establezimenduetan sei lagun baino gehiago ez biltzea eskatu du. Urkulluk esan du "premiazkoa" dela kalean maskara erabiltzera derrigortzeko neurriak hartu ahal izatea.