Besteren artean, EH Bilduk kritikatu du Guggenheim Urdaibai proiektua artearen munduari eta eskualdeko kultura, ekonomia, eta gizarte eragileei "bizkarra emanda" sortu dutela.
Gernika Jai Alai Grand Slam torneoaren ligaxka uztailaren 24an hasiko dute. Abuztuaren 14an finalaurrekoak lehiatuko dituzte, eta abuztuaren 16an finala.
Artea herritarren eskura ipini asmoz, QR kodea duen kartela sortu dute. Kode horren bitartez, Busturialdeko 30 artista baino gehiagoren lanak ikusi daitezke
Gauerditik 06:00ak arte bizikideak bakarrik elkartu ahalko dira kalean. Araua uztailaren 16an, gauerdian, sartuko da indarrean. Neurri berri horrekin, jende multzo handiak biltzea eta jai giroan elkartzea eragotzi gura du Jaurlaritzak. Bestalde, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak alarma egoeran onartutako bi neurri baliogabetu ditu: herritarren joan-etorria debekatzeko eta aisialdi eta ostalaritza jarduerak ixteko neurriak.
Bi kluben arteako elkarlanaren fruitua da KAE 2 Ligako Busturialdea arraun taldea. Gazte eta beteranoz osatuta, gogor lanean ari dira, estropadaz estropada lehian ilusioz beteta.
Domekan Bartzelonan lehiatuko dute Plazaz Plaza Txapelketaren 6. jardunaldia. Pilotari gernikarraren helburua da uztailaren 25eko final-laurdenetarako txartela lortzea.
Orain arteko itxitura sistema duela 12 urte burututako indusketa beharretan jarri zuten eta, horrenbestez, multzo megalitikoko I eta V trikuharriak berriro hesitu beharra zegoen.
Bermeo laugarren eta Elantxobe hamargarren sailkatu dira Lekeition lehiatutako Bizkaiko Txapelketan.