
Klubaren 40. urteurrenean, Bizkaiko Kopa irabazi du talde gernikarrak. Gernika Sportingek Askartzari 1-0 irabazi dio finala.

KAE 2 Ligaren 2. jardunaldian, Busturialdearentzat izan da 33. Elantxobeko Traineru Estropadaren bandera.

Gautegiz Arteagako Udalak 10 proposamen jaso ditu herriko plaza berritzeko, eta parte hartze prozesua zabalduko du aukeraketa prozesurako. Epaimahaiak 10 proposamenetatik hiru aukeratuko ditu eta herritarrek horien artean bozkatzeko aukera izango dute.

Mundakako EAJ-PNVk San Pedro jaien benetako xarmaren aldeko aldarrikapena egin du.

Bederatzi urteren ostean, pertsiana jaitsi behar izan du Kate Sarea Bermeoko elkarteak, pandemia sasoian haien lana burutzeko arazo ugari izan ondoren.

Martxotik Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaren presidentea da Igor Duñabeitia foruarra. Aizkoran eta sokatiran ibilitakoa da, eta federazioa gaurkotzearen garrantzia aitatu du.

Maierreko Berrikuntza Sailean lan egiten du Estibaliz Medina ingeniariak, eta nesken artean ikasketa zientifiko-teknikoak garatzeko gogoa suspertzea helburu duen 'Inspira' programan parte hartu du lehenengoz.

Eako, Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Ispasterko eta Mendexako hainbat herritarrek udan ere osasun arreta zerbitzua euren herrietan jasotzen segitu nahi dutela aldarrikatuko dute bihar eguerdian Lekeition. Eako Beletxe Nagusien Elkartekoak sinadurak batzen ari dira.

Eako jai nagusiak dira sanjuanak. Eguerdiko meza amaituta, agurra dantzatu dute Donibane Enparantzan, eta ondoren, Lilibertsoko bertsolarien emanaldian batu dira herritarrak.

Zornotzako kaleak hartuko dituzte Busturialdeko, Durangaldeko, Hego Uribe eta Arratiako pentsiodunek zapatuan 12:00etan. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete, pentsiodunen borroka "borroka kolektiboa" delako.

Jardun Kordinadorak deituta, Lekeitioko atxiloketak salatu eta amnistiaren alde egin zuten atzo.

Eskaera orriak irailaren 30era arte aurkeztu beharko dira Kultur Etxean.

Olatz Arrizabalagak eta Ane Mendiburuk Iera Agirreren eta Gentzane Aldairen kontra jokatuko dute domekan [ekainak 27], Irurtzunen.

EUDELek eta Emakundek jai eredu libre eta berdinzaleak sustatzeko jardunaldia egin dute, eta Marijesien kasua izan dute eredu. Gernikako udal ordezkariek Marijesien jardunbide egokiak elkarbanatu dituzte EAEko beste udalekin.

Izaro Sola Gaintza eta Juan Plablo Orduñez bertaratuko dira udalerrira, eta Dimako memoria esperientzia erakutsiko dute: 'Dimako memoria arte begiradatik'.

Uztailaren 10ean Zubieta Errota aurrean egongo dira azokaren salmahaiak.

Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeak MSPEren saria irabazi du.

100.000 euro banatu dira saritan Bermeo eta Bakio artean.

Herritarren irisgarritasuna eta espazioaren kudeaketa eraginkorra bilatu dituzte aldaketekin.