Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua, berriz, zabalik dago.
Mantenu lanak direla eta, Gernika-Lumoko Bakearen Museoa itxita dago otsailaren 12az geroztik; eta hilaren 28ra bitartean zarratuta egongo dela jakinarazi dute museoko arduradunek.
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua, berriz, aurrez aurreko kontsultetarako zein kontsulta digitaletarako zabalik dago. Bertaratu gura izanez gero, edota kontsultetarako, dokumentaziozentrua@gernika-lumo.net helbide elektronikora idatzi edota 94 627 02 13 telefono zenbakira deitu beharko da.