Alamatik (Pontevedra, Galizia) Kantabriako El Duesora lekualdatuko dute busturiarra.
Busturialdeko zerbitzu sozialetako langileek salatu dute gizarte zerbitzuen sisteman zerbitzu gehienak "pribatizatuta" daudela. Martxoaren 4an greba egiteko arrazoiak daudela aldarrikatu dute.
Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan eta Kortezubiko Santimamiñen era guztietako jarduerak egongo dira aukeran
Otsailaren 8an hasi zituzten lanok, eta lau hilabeteko epean amaituta izatea aurreikusi dute udal agintariek. Obra "nahiko handia" da, eta 200.000 euroko kostua dauka.
1945 eta 1955 bitartean, Lizeo Antzokian ikusi ziren film batzuen esku programen erakusketa jarri du Zine Klubak Gernikako Artekale kalean. Erakusketa martxoaren 12ra arte egongo da ikusgai.
‘Zuk Zeuk’ lehiaketaren erronketan murgilduta daude Seber Altube eta BeraKruz ikastoletako eta Lekeitio BHIko ikasleak; finalera sailkatzea dute orain helburu.
Hirugarrenez, Jolastu Geugaz lehiaketa abiatuko du HITZAk. Oraingoan, inauteriekin zerikusia duten pertsoianien izenak asmatu beharko ditu irakurleak. Martxoaren 11 da parte hartzeko azken eguna.
Aurtengo M8ra begira, Euskal Herri feminista eta antiarrazista batera joateko beharrizana aldarrikatzen du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Naia Torrealdai Mandaluniz gernikarrak dio pandemia garai honetan, agerian geratu dela sistemak ezin duela sostengatu jendarte honen zaintza.
Pablo Picasso margolariaren 'Gernika' obrari buruzko erreportajea grabatzen ari da Japoniako telebista nagusia. Munduko bigarren telebista kanalik handienak bonbardaketako testigantzak batu ditu.
Ajangizko herriko tabernan 27 urte eta erdiz aritu da lanean Karmelo Crespo. Ajangiztar guztiak asko ditu, eta urte luze horietan egindako lana eskertzeko, "ezustekoza emanda", omenaldia egin zioten herriko bizilagunek.
Aurreko barikuan egin modura, bihar ere Goiko Plazan batuko dira, 18:00etan.
Nestor Basterretxea aretoan jarriko dute gaur filma, 18:30ean, eta sarrera doakoa izango da.
Udalagaz harremanetan jarri eta udal langileek batzen dituzte tamaina handiko zaborrak, ondoren Garbigunera eroateko. Doako zerbitzua eskaintzen dute.
Busturialdeko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak deituta, asistentzia lanei buruz aritzeko jardunaldiak prestatu dituzte. Zapatuan izango da lehenengo saioa.
Gernika-Lumon elkarretaratzea egingo dute zapatuan, 19:00etan, Merkurion. Martxoaren 3an, berriz, mahai-ingurua egingo dute Bilbon.
BakQ ziurtagiria lortzeko betebeharrak 16 urtetik gorakoa izatea, eta telefono mugikorra eta helbide elektronikoa izatea dira.
Txertoa emateko zehaztu dituzten Bizkaiko osasun zentroetako bat da Gernikako ospitalea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 100 urtetik gorako 1.800 pertsona daude, eta horiei joan den astean eman zieten txertoa hartzeko txanda.