Parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute.
Aurten ere, Nabarnizko ludotekaz gozatzeko aukera izango dute 6 urtetik gorako umeek. “Covid-19aren zabalkundeak iharduera batzuk murriztu edo bertan behera utzi beharra ekarri duen arren, asteburuetako ludoteka eskeintzea erabaki dugu, bertoko ume eta gazteek aisialdiko ekintzak egin ahal izan ditzaten”, jakinarazi dute udal arduradunek.
Ikasturtea bukatu bitartean asteburuetan izango dute herritarrek euskarazko jardueretan parte hartzeko aukera; zapatuetan, 18:00etatik 21:00etara, eta domeketan 17:00etatik 20:00etara. 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek baino ezingo dute parte hartu aurten, “egoerak neurriak zorroztea eragin duelako”. Gainera, asteburuko gehienez 13 parte hartzaile baino ezingo dira egon. Zehaztu dutenez, gurasoak ere ezin izango dira gerturatu.
Egoerak behartuta, maskara “derrigor” erabili beharko da, eta eskuetan gel hidroalkoholikoa eman.
Parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute,
Nabarnizko Asteburuak blogean. Jakinarazi dutenez, astelehenetik ostiralera bitartean egin beharko da erreserba.