Bermeon eta Gernika-Lumon jarri dituzte hitzorduak. Lehenago, baina, Mikel de la Fuentegaz itunaren irakurketa egingo dute Gernika-Lumon, eguaztenean 18:00etan, Elai alai aretoan.
"Urtero kopan sartzea oso zaila da. Denboraldiko lehen helburua kopan sartzea zen, eta lortu dugulako oso pozik gaude denok", adierazi du Mario Lopez entrenatzaile gernikarrak.
'#Ostalaritza Bizirik' lelopean herriko kaleak zeharkatu dituzte, Goiko Plazan hasi eta Lamerako kioskoraino.
Behatokiko zuzendariaren esanetan, eremu eta herri oso euskaldunetan kexak ugaritu dira koronabirusaren pandemiagatik, "informazioa gaztelaniaz jasotzen zutelako".
Hilabetero 5 edo 10 euro jartzeko prest dauden 250 Astra lagun lortzea da Astrako kideen erronka. Autogestiorako diru iturri nagusiak bertan behera geratu dira, eta proiektuaren sostengarritasun ekonomikoak arduratzen ditu.
Emakumeen testigantzetan oinarrituta, II. Errepublikatik gerraostera arte Gernikan emandako aldaketak ezagutzeko bisita gidatuak prestatu ditu Bakearen Museoak.
AZTIren JUVENA kanpainaren arabera, antxoa gaztearen biomasa Bizkaiko Golkoan 230.000 tonakoa da; 2021eko arrantza kanpainarako arriskurik ez dute aurreikusten adituek.
Abenduaren 4tik aurrera egongo da salgai sei abestiz osatutako diskoa, baina gaur kaleratuko dute 'Egurre', disko berriko lehen single-a. 00:00etan estreinatuko dute bideoklipa taldearen sare sozialetan.
Balmasedari bost gol sartuta, lidergoan sendo dago Gernika.
Gernika-Lumoko taldeak 8-22 irabazi dio Bera-Berari, denboraldiko etxeko lehen partiduan, eta lider segitzen du.
Hiru eta hamabi urte bitarteko muxikarrek abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak liburutegian.
Busturialdean dauden hiru institutuetako DBH1eko ikasleei zuzendutatako tailerrak izango dira; 220 ikasle inguruk parte hartuko dute.
Euskaraldiagaz lotutako bizipen, anekdota, esaldi, bertso, hitz bat... bidaltzea eskatu dute Bermeoko Euskaraldiko Batzordekoek.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, eta dagozkion eginbideak amaituta, epailearen esku utziko dute datozen orduetan.
Abenduaren 2an jokatuko da finala Bilboko BBK aretoan. Gonbidapenak Bertsozale Elkartearen webgunean eskuratu daitezke.
Guztira 97 entitatek ariguneak osatzeko konprimisoa agertu dute aurten, eta entitateen zerrenda hori aitzakia hartuta, erakusketa antolatu dute Artekale kalean.
Euskaraldian murgilduta gaude, eta Euskara Eguna laster dato. Horietaz eta euskaraz eta bertsolaritzaren arteko harremanaz berba egin dugu Xabat Galletebeitia Abaroa eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolariekin.