Ostalarien aldarrikapenak ozen entzun dira Gernika-Lumoko kaleetan
Auto karabanan atera dira gaur goizean Gernika-Lumoko ostalariak eta hornitzaileak. Zapatu arratsaldean Merkuriora hurreratzeko deia zabaldu dute.
Haserre daude, eta laguntza behar dute. Aurreko zapatuan hasi zituzten mobilizazioak Gernika-Lumoko ostalariek, eta zapaturo Merkurion elkarretaratze zaratsuak egingo dituzte, 17:30ean hasita.
Ostalariek eta hornitzaileek euren aldarrikapenak ozen zabaldu dituzte gaur ere. Goizean auto karabana egin dute udalerriko kaleak zeharkatuz.