
Ez diote gertatutakoari "zentzurik" ikusten. Azaldu dutenez, denbora asko ematen dute dituzten baliabideak zaintzeko asmoz, konpontze zein mantentze lanak egiten.

HITZA diruz laguntzeaz gain, tokiko egunkariaren aldeko apustua egin dute beste behin ere Ibarrangeluk, Ajangizek, Ispasterrek, Berriatuak eta Etxebarriak. Dena dela, beste udal batzuek ere hitzarmena sinatu dute, eta datorren astean argitaratuko ditugu.

Bihartik aurrera indargabetuta geratuko dira Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak salbuespen egoeran zehar hartutako neurriak. Alarma egoera indargabetu arren, prudentziaz, zuhurtasunez eta errespetuz jokatzen jarraitu behar dela gogoratu du Arantza Tapiak.

Granadarrak talde gernikarrean bigarren denboraldia betetzeko akordioa lortu du klubagaz.

Aldundiaren proiektuak "arazo asko zituen lege aldetik", eta hori guztia argitu beharra daukatela diote.

Abenduaren 2an aurkeztu zuten 'Euskal Eskola Publikoaz Harro' kanpaina barriro martxan jartzeko erabakiaren berri ere eman du gaurko prentsaurrekoan, eta alderdi politikoei eskatu adierazi dezatela ikasle denentzako hezkuntza-eskubide eta baldintza berdinak nola defendatuko dituzten.

Uztailaren 1etik aurrera bisitatu ahalko da Gaztelugatxe, eta egunean 960 pertsonak bisitatu ahalko dute.

Begiraleek prebentziorako ikastaro bat egin beharko dute, eta online egiteko ikastaroa antolatu dute. Izena emateko epea zabaldu dute gaur, eta Gazteen Euskal Behatokiaren bitartez bideratuko da hori.

Hilaren 6an Undabason egindako lana modu positiboan baloratu du Lurgaiak; landeketekin hasi aurretik egin beharreko lan handia dagoela-eta, ekainaren 27an Astei inguruan lan egitera gonbidatu ditu boluntarioak.

2020-2021 denboraldian Euskal Ligan jokatzeko txartela lortu du Urdaibai ETren senior mailako mutilen taldeak. Lehenengoz ariko da kategoria horretan.

Barikuan egingo dute jarduera eta aldez aurretik izena eman behar da

Udalak udarako prest eduki gura zuen larrialdietarako eskailera, baina COVID-19ak sortutako egoeragatik ezinezkoa izan da aipatu helburua lortzea. Lanak hiru hilabetean amaitzea aurreikusten dute.

Gaurtik abuztuaren 30era bitartean eskuratu daitezke udaletxean, eta urriaren 30a baino lehen erabili ahal izango dira.

Hurrengo denboraldirako lehenengo fitxaketa da base kataluniarra. Eskarmentu handiko jokalaria da, eta Gernikan dena emateko gogotsu dago.

Akordio batera iritsi dira Bermeoko Udala eta azokako saltzaileak. Indarrean dauden segurtasun eta osasun neurri guztiak behar bezala bermatu beharko dira, bai saltzaileen eskutik, bai eta erosleen eskutik ere.

EH Bilduk antolatutako hitzaldia da; 19:00etan jarri dute hitzordua, Bilgunean.

Aurreko urteetan, lau langabe kontratatzen zituzten sei hilabeterako. Uztailean hasiko dira lanean.

Lan proposamenak Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztu beharko dira, izenburuagaz eta egilearen sinadura barik. Izenburu bera daraman itxitako gutun azal batean jarri beharko dira egilearen datuak.

Ikastaroa formatu digitalean egingo da ekainaren 25ean eta 26an, eta izen-emateak zabalik dago dagoeneko.

Itxita egon den bitartean Urdaibaiko padurak behatzeko eskaini dituzten zuzeneko emanaldietan 180.000 bisitaritik gora eduki dituzte. Emanaldiekin jarraituko dute.