Bonbardaketaren urteurrenerako egitarau egokitua prestatu dute Gernika Memoriaren Lekuko plataformak eta Gernika-Lumoko Udalak. Ekitaldiak online jarraitu ahal izango dituzte herritarrek, nork bere etxetik. 15:45ean 4 minutu ekimenarekin eta 21:30ean kandelen ekimenarekin bat egiteko dei berezia egin dute.
2002tik blokeatuta zegoen kontuaren dirua bere egin du auzitegiak, sententzia exekutatuz. Ostean, enbargatutako eraikinen kontra joko duela uste du abokatuak
Murgaren berbetan, biztanleriaren immunitate maila aztertzeko bi tresna "osagarri eta baliotsu" dira: "Horiei esker pandemiaren benetako dimentsioa maisuki ezagutu ahal izango dugu, eta, ondorioz, osasun publikoko neurriak egokitu ahal izango ditugu".
Goizeko bederatziretatik gaueko bederatzira arteko tartean atera ahalko dira, kilometro batera urrutienez.
Busturialdeak aurrera egiteko itxaropena behar duela iritzita batu dira erakunde publiko zein pribatuak, "koronabirusaren krisia amaitzen denean indarrak batu eta aurrera egiteko".
Ekitaldi soziokulturalak eta jaiak antolatzeko baldintzak eta mugak zehaztuko dituzte. "Lehen ikuspegi bat partekatzea" izan da gaurko bileraren helburua eta maiatzaren 8an berriro batzartuko direla iragarri dute.
Aldundiak #LiburuekKonektatzenGaituzte traolarekin gomendatutako irakurketen sare bat sortzea proposatu du. Irakurketa Publikoko Sareak iazko balantzea egin du, eta, lehenengoz, milioi bat erabiltzaile baino gehiago izan zituen.
Urgentziazko prozedura erabilita izapidetuko dituzte COVID-19aren ondorioz Bizkaiko ekonomian eragindako ondorio negatiboak arintzeko diren laguntza, diru-laguntza eta neurri guztiak.
Herritarrek 15 eta 30 euroko bonuak erosi ahalko dituzte, baina horien balioa 20 eta 40 eurokoa izango da, hurrenez hurren. Herritarrek gaur [apirilak 23] eta bihar [apirilak 24] erosi ahalko dituzte bonuak.