Iraultza feminista antikoloniala, antiarrazista eta antikapitalista izan behar dela gogora ekarri dute Lamerako ekitaldian.
Bermeotarrek Goiko plazan hasi dute Emakumeen Eguneko manifestazioa, eguerdian. Ondoren, Taraskan eta Lameran egin dituzte ekitaldiak. Ohiko aldarrikapenez gain, udalak berdintasun teknikaria kendu izana salatu dute.
Emakumeen Egunean aldarrikapenez bete dituzte Gernika-Lumoko kaleak. Merkurion hasi eta Pasealekuan amaitu dute manifestazioa, eguerdian.