Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeon duten bulegoan aurkeztu dituzte alegazioak. Proiektuari buruzko hurrengo aurkezpena bihar 20:00etan egingo dute Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan.
Bildutakoa Kenian dagoen Kaikor herrira bidaliko dute. Marianita monjen bitartez, bertako Turkana umeentzat elikagaiak erosteko, osasun arreta emateko eta heziketa bermatzeko erabiliko dute dirua.
Iker Amatriain zarauztarra eta Janire Gonzalez-Etxebarri zumaiarra dira Euskal surf zirkuituaren aurtengo txapeldunak. Body board-ean, Unai Zubizarreta oriotarra eta Maddi Fernandez lezoarra izan dira onenak.
Laguntzeko prest dauden horiek 'olentzerorenlaguntzaileak18@gmail.com' helbide elektronikora mezu bat bidali ahalko dute. Sare sozialetan (facebook eta instagram) ere badaude olentzeroren laguntzaileak izenagaz.
Herriko diagnostiko sozio urbanistikoaren ondorioak zeintzuk izan ziren aztertuko dituzte, baita ere zein den gaur egungo Errigoitiko egoera.