Ze edo ha elkarteko kideek 'Arimen Gaba. Oroitzapenen bidea' ikuskizuna egin zuten atzo, Ibarrurin.
Olivaisen aurka izan zuen atzo Eurokopako hitzordua talde gernikarrak, Coimbran (Portugal), eta 46-70 nagusitu zen. Domekan [azaroak 3] ligako partidua dauka Quesos El Pastoren kontra, Malosten.
Audience taldeagaz hainbat disko kaleratu ondoren, salto egin eta bakarkako lana kaleratzera ausartu da Gaizka Insunza Aranzeta musikari gernikarra. Mundu propio eta intimo bat islatu du zortzi abestik osatzen duten lanean.
Hizkuntza Eskubideen Behatokia aro berrian sartu da. Agurne Gaubekak Garbiñe Petriatiri erreleboa hartu dio euskararen eskubideen alde egiten duen erakundearen buru bezala.
Hildakoek eta biziek bat egin zuten Oroitzapenen bidean, atzo. Arimen Gaba berrasmatu dute Muxika, Ibarruri eta Gorozikako andrek. Ze edo ha elkarteak data honetarako lehenengoz prestatu duen ikuskizuna arrakastatsua izan da.
Emakume baten benetako historia kontatzen duen Katigatu ninduzun librea nintzena eleberria idatzi du Laura Uruburuk. Emozioen uholdeak jaso ditu liburuan, eta bigarren atala idazten hasia dela jakinarazi du.
Datu ofizialen arabera, 33.815 hilotz daude bertan, gehienak 1936ko kolpe militarraren alde borrokatu ziren frankistenak, eta gainerakoak, 5.000 inguru, errepublikazaleenak. Bermeo, Busturia, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Murueta eta Muxikan lurperatuta zeuden 71 hilotz eraman zituzten Erorien Haranera, identifikatuak 10 eta identifikatu gabeak 61. Gernika-Lumotik 32, Bermeotik 16, Muxikatik 14, Markina-Xemeindik 7 eta Busturitik eta Muruetatik bana.
Hiru saski eskatu ahal dira: beltza, produktu ekologikoz osatutako berdea eta zuri berezia. Eskaerak azaroaren 20ra arte egin ahal dira, ohiko lekuetan edo Internetez.