Lehen Hezkuntzarako bidea egin gura dute Haizeder Handitzen guraso elkarteko kide eta herritarrek. Horretarako, proiektu inklusibo eta integrala eratu eta aurkeztu berri dute.
Ieko Jai Batzordeak adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak antolatu ditu sanjoanetan. Besteak beste, musika eta dantza nabarmenduko dira Ean datozen egunetan, eta hilaren 26an errekara sartuko dira bizilagunak, urtero legez.
Jai giroan murgiltzeko dena prest daukate belendiztarrek. Bihar paellak prestatzeko aitzakian batuko dira kuadrilletan, eta gauean Itzalak talde ondarrutarrak joko du. Eguaztenean ospatuko dute San Pelaio eguna.
Roman Atxirikak hartuko du kargua, eta helburua pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan diren taldeak berreskuratzea dela dio. Berriz ere, herriko bigarren klub garrantzitsuena bilakatzea da egitura berriaren asmoa.
Sanjoanak bereziak dira bermetoarrentzat, eta hori islatzen duen bideoa argitaratu du Bermeoko Udalak.
Udako solstizioa dator, eta horregaz batera San Joan suak, eguzkiari indarra eman eta urteko egunik luzeena ospatzeko piztuko dituzte han eta hemen. Berotasunez eta kolorez betetako gau berezian batzeaz gain, Ean moduan, Busturialdeko hainbat herrietako auzoetan San Joan Jaiak ospatzeko ere elkartuko dira herritarrak.