2019/6/12

LAB metala agerraldia

Ekainaren 17an akordiorik lortu ezean, grebekin jarraituko dute metalgintzako langileek

Hurrengo astelehenean, berriz, patronalagaz batuko dira, eta batzar horretan aurrera pausorik eman ezean, grebekin jarraitukola adierazi dute; ekainaren 20 eta 21ean burutuko dituzte hurrengoak.

Duatloi Txikia

Lurgorriko aparkalekuan egingo dute Duatloi Txikia, zapatuan

Ikasleek parte hartu nahia izanez gero, astean zehar beraien eskoletan eman dezakete izena. Proba 16:00etan hasiko da zapatuan, eta antolatzaileek esan dutenez, ibilbideak ez du eraginik izango trafikoan.

San Antonio eguna

Sanantonioak gazte zein helduentzako egitarau zabalagaz datoz

Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteko kideek kontzertu txikia eskainiko dute Busturian. Bizkaia Esnea Txapelketaren finalak eta Emakumeen Bizkaiko Finala jokatuko dute Errigoitin.

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa / Ane Maruri Aransolo
Ekoetxea Urdaibai

Kirolari eta ekintzailetzari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar Busturian

Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatuta, 'Kirol pasioa negozioan bihurtu' hitzaldiak hiru hizlari batuko ditu.

TxistulariEguna

Busturialdeko txistulariak 2. Txistu Eguna ospatzeko batuko dira Foruan

Domekan eskualdeko 50 bat txistulari batuko dira Forua musikaz betetzeko.

Foruko udako kirolen txapelketen izen ematea zabalik dago

Futbol, saskibaloi, rugby eta esku pilota txapelketak lehiatuko dituzte uztailean.

Danona Donea jaialdia aurkezteko batuko dira bihar Mundakan

Uztailaren 13an Santa Katalinan egingo duten jaialdi autogestionatua bigarren urtez ospatuko dute.

Morgako baselizetatik ibilaldia egingo dute domekan

Parte hartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 400 pertsonakoa. Bihar da internet bidez izena emateko azken eguna, baina egunean bertan ere izena eman daitekeela aitortu dute arduradunek, "betiere lekurik balego".

Merkataritza Gernika

Gernika-Lumoko dendek euren saltokiak eraberritzeko laguntzak jaso ahalko dituzte

Merkatariek euren lokaletan burutuko dituzten hobekuntzak finantzatu gura ditu Eusko Jaurlaritzak. Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago dagoenerako, eta laguntzak eskatzeko azken eguna ekainaren 30a da.

Gehiago