Uztailaren 27an [zapatua] egingo dute Eako Kaiharria Txipiroi Swim itsas zeharkaldia, eta antolatzaileek adierazi dutenez proban parte hartzeko leku guztiak bete egin dira. Hala ere, norbaitek kategoria gorenean parte hartzeko interesa izaten jarraitzen baldin badu antolatzaileek eurekin kontaktuan jartzeko eskatu dute.
Benito Ibarrolaza Bermeok jarduneko alkateordeak Bizkaiko Foru Aldundiagaz sinatu duten hitzarmenaren "garrantzia" azpimarratu du: "Herri Babesak suteei aurre egiteko bitarteko gehiago izango ditu eta hori oso ezinbestekoa da bere lanerako".
Beste behin, kantuekin Gernika-Lumo eta Estokolmo batu dituzte Urdaibai Kantaguneak eta Pressroter eta Klara Roster koruek. Suedian egon dira oraingoan, eta esperientzia "ikaragarria" izan dela diote.
Orain dela bi urte Gernika-Lumon grabatu zuten errefuxiatuen bizipenetan oinarritutako lana.
Bizkaiko Herriarteko Txapelketa final laurdenetan dago, eta Bermeoko Artza Pilota Elkarteko pilotariek Orozko izango dute aurrez aurre joaneko eskuz binakako partidan.
Lanzero Classic Summer Rallyaren bigarren ekitaldia egingo dute zapatuan, Gernika-Lumon. Izena eman duten gidariek 200 kilometro inguruko ibilbidea burutu beharko dute.
10:00etan hasiko da txapelketa. Hamar taldek parte hartuko dute bi multzotan banatuta.
Gernika-Lumoko ikasleek bertso saioa eskeini dute gaur Lizeo Antzokian. Hala, ikasturte osoan ikasitakoak plazaratu dituzte beste ikastetxeetako ikasleen aurrean. Eurekaz egon dira Mikel Retolaza eta Ibai Amillategi bertsolariak.
Bizkaibus batek eta furgoneta batek elkar jo dute 10:30ak aldera eta 12:30ean zabaldu dute errepidea. Hamahiru pertsona arin zauritu dira eta Gernika-Lumoko eta Galdakaoko ospitaleetara eroan dituzte.
Urdaibaiko Txakolina izango da aurtengo denboraldiko lehen azokaren protagonista. Eskualdeko sei txakolindegi egongo dira bihar, Gernika-Lumoko Merkatu plazan.
Kattalin Urrengoetxeak eta Ekaitz Martinek prosa kategoriako sariak jaso dituzte.