Asier Villalibre Euskal Selekzioagaz dago Panaman
Javier Clementeren deia jaso du Villalibrek. Dagoenerako Panaman dago, bihar 20:00etan jokatuko den partidua prestatzen. Norgehiagoka eguaztenetik eguenera goizaldeko 3:00etan ikusi ahalko da bertan.
Asier Villalibre Athleticeko jokalari gernikarrak Euskal selekzioaren deia jaso zuen joan den astean. Javier Clemente lehenengoz ariko da Euskal Selekzioa gidatzen, eta hamazazpi jokalariko zerrenda osatu du Panamako selekzioari aurre egiteko.
Partidua bihar jokatuko dute Panama hiriko Romel Fernandez zelaian 20:00etan – eguaztenetik eguenerako goizaldeko 3:00etan ikusi ahalko da Euskal Herrian–. Panamako taldea Urrezko Kopa prestatzen dabil, eta jokalari zentroamerikarrak ondo ezagutzen dira elkar.
Villalibregaz batera, Iñigo Martinez ondarrutarra eta Asier Illarramendi mutrikuarra egongo dira. Baita Athleticeko Aritz Aduriz, Jesus Areso, Mikel Balenziaga, Iago Herrerin, Gaizka Larrazabal, Mikel San Jose, Iñigo Vicente, eta Daniel Vivian ere; Realeko Aritz Elustondo eta Aihen Muñozek ere parte hartuko dute, eta bertan egongo da Alaveseko Manuel Garcia. Levanteko Aitor Fernandez eta Leganeseko Unai Bustinza eta Javier Eraso ere deitu ditu Clementek.