Martxan dago Gernika-Lumoko 31. Eskolarteko Antzerki Astea
San Fidel Ikastolako ikasleen emanaldiagaz hasi da oholtza gainean 150 antzezle batuko dituen antzerki astea. 15:00etan, Barrutia ikastetxekoen txanda izango da.
Urtero legez, Eskolarteko Antzerki Astea ari dira egiten Gernika-Lumoko zentroetako ikasleak. Gaurtik hasita egunera bitarte egunero izango da saioren bat edo beste. Lizeo Antzokian bilduko dira antzezle zein ikusleak; ikuskizunak 11:00etan eta 15:00etan izango dira, egunaren arabera.
San Fidel Ikastolako LH 6. mailako ikasleen emanaldiagaz eman diote hasiera antzerki asteari. Barrutia ikastetxeko LH 6. mailako ikasleek “6.maila bukatu dut!” lana taularatuko dute 15:00etan.
EGITARAUA:
- Maiatzak 15. 11:00etan, Mertzede ikastetxeko LH 6. mailako ikasleek “Guk elkarri on eginez, zuk zergatik ez?” lana egingo dute.
- Maiatzak 16. 11:00etan, Gernikako Institutuko DBHko ikasleek “Super Heroiak” antzerkia erakutsiko dute. 15:00etan, Seber Altube Ikastolako LH 3. mailako ikasleek “Klasikoak? Guai!” lana antzeztuko dute.