Korrikaren aldeko oheko tapakia 1.651 zenbakiak eraman du
Aurten, 1.651 zenbakidunari tokatu zaio, eta tapakiaren bila joateko 15 eguneko epea jarri dute. Zenbaki irabazlea duen pertsona epe barruan aurkezten ez bada, tapakia 0.286 zenbakidunarentzako izango da.
Bi urtetik behin auzolanean eta Korrikari laguntzeko asmoz oheko tapakia egiten dute Berbalagunkideek; gero, herritarren artean zozketatzen dute. Aurten, 1.651 zenbakidunari tokatu zaio, eta tapakiaren bila joateko 15 eguneko epea jarri dute.
Zenbaki irabazlea duen pertsona epe barruan aurkezten ez bada, tapakia 0.286 zenbakidunarentzako izango da. Horrek ere 15 eguneko epea izango du saria jasotzeko.
Berbalagunek Korrika laguntzeko egiten duen ahalegina da oheko tapakia, eta aurten, hirugarrenez bultzatu dute. 30 lagunen artean landu dute 2×1,30 metroko tamaina daukan aipatu tapakia, patchwork teknika erabilita. Egin eta gero, Gonzalez altzari dendan eduki dute ikusgai.